viernes, 29 de mayo de 2009

Barça txapeldun!



Txapeldunen Ligako finala irabazi du Barçak eta, bere historian aurrenekoz, hiru titulu lortu ditu denboraldi bakar batean. FC Bartzelonarentzat hirugarren Europako Kopa da baita ere. Eto'ok eta Messik sartutako golei esker Manchester United (2-0) mendean hartu du Guardiolaren taldeak Erromako futbol-zelaian.
Blaugranek Europan lortutako azken garaipena talde ingeles bate aurrean erdietsi zuten
2006an, Arsenalen aurrean, eta 1992an aurreneko Europako Kopa lortu zuen Sampdoria talde italiarrari irabazita. Horrela, denboraldi historikoa itxi du Bartzelonak, Espainiako Liga, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga bereganatu ostean.
Europako bi talde hoberenen arteko norgehiagoka bizian, Barçak hartu du aurrea markagailuan lehen zatiaren hasieran, Eto'ok sartutako gol bati esker, bakarrean egindako jokaldi bikaina
modu ezin hobean bukatuz. Jadanik bigarren zatian, Xavik egindako erdiraketa paregabe bat sareetara bidali du buruz Leo Messi argentinarrak.
Horrela, Guardiolaren Bartzelona honek historia egin du. Gaurko finalean partidua gaizki hasteak ezer ez duela esan nahi argi utzi du eta norgehiagokaren haria ez du sekula galdu.

1 comentario:

  1. oeoeoe barÇa txapeldun temporada zoragarria
    urrengo urtean gehiago eta hobea ahal bada.

    ResponderEliminar