viernes, 22 de mayo de 2009

Athletic Club UEFAko albistea


Uztailaren amaieran hasiko da UEFA berria Athleticentzat
Erredakzioa - publikatuta Duela 20 ordu

Taldeen fasea jokatu aurretik bi kanporaketa jokatu beharko ditu Athleticek. Aurrenekoaren datak, uztailaren 30a (joanekoa) eta abuztuaren 6a (itzulikoa).

Athletic Club-ek uztailaren amaieran ekingo dio UEFAko txapelketa berriari, UEFA Europa Leagueri. Hasiera batean abuztuan egingo zuela uste bazen ere, Bilboko taldeak uztailean izango dela jakinarazi du. Arrazoia, Kopa txapeldunordea izatea, eta ez txapelduna.
Gauzak horrela, Q3a, hirugarren txanda, jokatu beharko dute zuri-gorriek. Joanekoa uztailaren 30ean eta itzulikoa abuztuaren 6an.
Taldeen fasea jokatu aurretik, beraz, bi txandetan hartuko du parte Athleticek Q3a gainditzekotan, kanporaketa berri bat jokatu beharko baitu abuztuaren 20 eta 27an.

No hay comentarios:

Publicar un comentario