viernes, 29 de mayo de 2009

Barça txapeldun!



Txapeldunen Ligako finala irabazi du Barçak eta, bere historian aurrenekoz, hiru titulu lortu ditu denboraldi bakar batean. FC Bartzelonarentzat hirugarren Europako Kopa da baita ere. Eto'ok eta Messik sartutako golei esker Manchester United (2-0) mendean hartu du Guardiolaren taldeak Erromako futbol-zelaian.
Blaugranek Europan lortutako azken garaipena talde ingeles bate aurrean erdietsi zuten
2006an, Arsenalen aurrean, eta 1992an aurreneko Europako Kopa lortu zuen Sampdoria talde italiarrari irabazita. Horrela, denboraldi historikoa itxi du Bartzelonak, Espainiako Liga, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga bereganatu ostean.
Europako bi talde hoberenen arteko norgehiagoka bizian, Barçak hartu du aurrea markagailuan lehen zatiaren hasieran, Eto'ok sartutako gol bati esker, bakarrean egindako jokaldi bikaina
modu ezin hobean bukatuz. Jadanik bigarren zatian, Xavik egindako erdiraketa paregabe bat sareetara bidali du buruz Leo Messi argentinarrak.
Horrela, Guardiolaren Bartzelona honek historia egin du. Gaurko finalean partidua gaizki hasteak ezer ez duela esan nahi argi utzi du eta norgehiagokaren haria ez du sekula galdu.

viernes, 22 de mayo de 2009

Athletic Club UEFAko albistea


Uztailaren amaieran hasiko da UEFA berria Athleticentzat
Erredakzioa - publikatuta Duela 20 ordu

Taldeen fasea jokatu aurretik bi kanporaketa jokatu beharko ditu Athleticek. Aurrenekoaren datak, uztailaren 30a (joanekoa) eta abuztuaren 6a (itzulikoa).

Athletic Club-ek uztailaren amaieran ekingo dio UEFAko txapelketa berriari, UEFA Europa Leagueri. Hasiera batean abuztuan egingo zuela uste bazen ere, Bilboko taldeak uztailean izango dela jakinarazi du. Arrazoia, Kopa txapeldunordea izatea, eta ez txapelduna.
Gauzak horrela, Q3a, hirugarren txanda, jokatu beharko dute zuri-gorriek. Joanekoa uztailaren 30ean eta itzulikoa abuztuaren 6an.
Taldeen fasea jokatu aurretik, beraz, bi txandetan hartuko du parte Athleticek Q3a gainditzekotan, kanporaketa berri bat jokatu beharko baitu abuztuaren 20 eta 27an.

miércoles, 20 de mayo de 2009

Basauriko Selekzioa jadanik lanean ari dira


basauriko selekzioa prest dago Piru Gainzako eta Santanderreko Albericia torneo ospetsuak jokatzeko.
24 mutil hartu dituzte selekzio hau prestatzeko, baina 6 deskarte egongo dira hurrengo astean.
hauek dira selekzioan dauden mutilak:
Atezainak: Ekaitz Lejarreta eta Aitor Baraia.

atzelariak: Eder Carpintero, Xabier Gerrikagoitia, Gaizka Gainzarain, Victor Uribe, Mikel Carrasco, Adrian Perez, Carlos,Unai Lopez.

Erdilariak: Josu Cruces, Ioritz Antuñano, Unai Toral, Asier Ayesta, Eneko Villanueva, Carlos Cid, Aritz Arteta, Edorta Goikuria, Asier Santibañez, Xabier Goroztizaga, Arutz Sainz.

Aurrelariak: Iker Laria, Eder Seara, Eric Cano.

jueves, 14 de mayo de 2009

eskerrik asko ATHLETIC







Atzoko partidua ahastu ezina izango da.
Atzo Bilbora joan nintzen nere lagunekin partidua SAN MAMESen ikusteko. Oso goiz heldu ginen eta Arenalera joan ginen, han izugarrizko festa egon zen, Dj bat zegoen, gero Los Lunnis, OT-ko bi abeslari eta azkenik MELENDI, kontzertu hau izugarri ona izan zen. Ondoren SAN MAMESERA ABIATU ginen eta han ere kontzertu batzuk egon ziren. oso urdurik egon ginen partidua baino lehen baina hasi zenean izugarrizko festa egon zen. Partiduko 10. Fran Yestek kornerra atera eta GOOOOOOOOOOOOOOL TOKERO-ren golaaaaaa. San Mames zoratu egin zen. ARI ARI ARI TOKERO lehendakari edo GAIZKA TOKERO MEJOR QUE KUN AGUERO entzun ahal zen. Koparekin amets egin genuen TOURE gola sartu baino lehen. Bigarren partean hiru gol gehiago sartu ziguten baina guk segi genuen animatzen. Partidua amitzean San Mames txaloka zutitu egin zen eta festa segi zen galdu egin arren.
OSO ONDO PASA GENUEN.
ATHLETIC ESKERRIK ASKO ATZOKO EGUNA EMATEAGATIK .
BETI ZUREKIN

Ametsa amesgaiztoa bihurtu da


Athletic Clubek ezin izan du bere 25. Kopa eskuratu eta FC Bartzelonaren aurka 1-4 galdu du. Golegileak Toquero, Yaya Toure, Messi, Bojan eta Xavi izan dira. Azkenik ahalegin guztiak antzuak izan dira eta kale zein harmailetan nagusitasuna erakutsi arren, zaila zen oso munduko talderik indartsuena mendean hartzea eta halaxe gertatu da. Gizarte oso batek egin duen ahalegina, dena den, saritzeko modukoa izan da eta historiarako beste orrialde bete du gure zalegoak, sarrera eta sarrerarik gabe. Mila esker guztioi, zuek bai zarete nagusiak! Zorionez, ez da gure azken finala izango.Athletic Clubaren hasiera guztiok ametsetan irudikatu genuena izan zen, ondo ipinita eta hamargarren minuturako aurretik markagailuan, nahiz eta batzuren ustez gola “goizegi” sartu zen. Yestek jaurti zuen kornerra eta Toquerok bigarren zutoinean buruz sareetara errematatu zuen. Zoramena Mestallan, San Mamesen eta munduko toki askotan. Espero zenez, Barçak baloia hanketan are gehiago izan zuen, baina gure jokalarien lan eskergari esker asko kostatzen zitzaion abagune garbiak sortzea. Eto’o bakar bakarrik geratu zen Amorebieta heldu arte eta kamenrundarrak berak urrutitik jaurti zuen Iraizozek geldi zezan.Aitzitik, egoera berriak gure taldea Pintoren aretik asko, gehiegi, urrundu zuen, presioa ateko saketik lau gizonekin hasten bazen ere. Eta ametsa amesgaiztoa bihurtzen hasi zen Yaya Toureren banako jokaldiarekin, bere areatik aurrera jo eta urrutitik egindako jaurtiketa Amorebietaren oinetan jo eta barrura abiatu zenean. Athletic Club atsedenaldira bizirik heldu zen.Hala eta guztiz ere, atsedenaldiaren ostean Mestallan ekortzen bidez telefono mugikor eta interneteko konexio askori gertatu zitzaien legez gertatu zitzaion gure taldeari eta Barça jaun eta jabe izan zen. Azken asteotako eztabaidea da ea Bartzelona munduko talderik onena den ala historiako talderik onena. Eta horretan geunden ere bigarren zatiari begira. Asmoa baloia gehiago edukitzea zen eta errealitatea di-da batean Guardiolaren mutilen kalitateak Kopa erabakita utzi zuen Messi, Bojan eta Xaviren bitartez, beste aukera batzuk sortuz ere. Susaeta, Ion Velez eta Etxeberria zelairatu ziren David Lopez, Toquero eta Orbaizen ordez, baina alferrik. Ezinzekoa izan zen eta arerioa nagusi denean burua altxa, zoriondu eta denboraldia ongi amaitu Superkopan gauzak hobeto joango direlakoan. Kopa bikain batekin amaitu du Athletic Clubek eta gainera UEFA Europa Leagueren lehendabiziko edizioan parte hartzeko sariarekin. Beharbada munduko zelagorik onena eta sutsuena izatea ez zen nahikoa izan oraingo honetan, baina gutxienez zelaian eta zelaitik at nola animatu, nola babestu eta nola galtzen jakiten den agerian geratu zen, berebiziko ikasgaia emanez munduko milioika ikusleen aurrean. Beti Zurekin.


miércoles, 13 de mayo de 2009

ABIAN DA KOPA JAIA

Jokalari zuri-gorriek gaur San Mameseko harmailak bete dituzten milaka zale zuri-gorriren babesa jaso dute. Ostiralean Gabarraren jaitsierarekin bukatuko den jai handi baten hasiera izan da.

Zale zuri-gorriek Athletic Club agurtu dute gaur goizean San Mamesen ateak irekita egindako azken lan saioan. Betis garaitu eta ordu gutxira, Katedralak bere itxurarik onena berreskuratu du . Bizkaian egingo duten azken entrenamendua izan da, jokalariak arratsaldeko bostezan abiatuko baitira Valentzia aldera Loiuko Aireportutik. Ez da izando taldearen eta zaleern arteko azken hartu emana. Zenbait peñek zaleei deia luzatu diete Carlton Hotelaren inguruetan biltzeko lehoiek babesa jaso dezaten Sevillaren aurkako finalerdian gertatu bezala. Ondoren, kotxe ilara batek zuri-gorrien autobusa lagunduko du Loiuraino. Bilbotarren babesa jaso ostean, jokalariak eta teknikariak burrunba ahaztu eta Calderonan isolatuko dira. Bertan egingo dituzte azken bi lan saioak, ateak itxita. Caparrosek ez ditu nahi kazterarien argiak ez eta zaleen oihuak ere. Lasaitasuna gura du finala prestatzeko. Itzulera, Koparekin edo Koparik gabe, ostegunean izando da. Irabaziz gero, gabarra, ostiralean

viernes, 8 de mayo de 2009

Mende laurden bat azken titulutik


Maiatzaren 5ean hogeita bost urte betetzen dira Athletic Clubek Kopako azken titulua eskuratu zuenetik, FC Bartzelonaren aurka hain zuzen ere. Data hori gogora ekartzeko asmoz, 1984/984 denboraldiaren lorpenak eta baita aurreko denboraldiarenak ere, gure web orrian hainbat irudi eskuragai dago, besteak beste partidarik erabakiorrenak edota gabarran jasotako ongi etorriak. Halaber, oso ezaguna ez den grabaketa ere ikus daiteke, 1981ko gazte mailako finalari dagokiona, alegia. Bertan ostean txapeldun izango ziren jokalari asko zegoen.


jueves, 7 de mayo de 2009

Iniesta resucita el sueño de la triple corona Increíble partido en Stamford Bridge. El Barça, con diez, encontró en el minuto 93 el gol de la clasificación, cuando ya estaba con los dos pies fuera de Europa. El Chelsea sometió al Barça durante todo el partido, se adelantó y pudo sentenciar. Pero en el último minuto y con el último esfuerzo, un golazo de Iniesta devolvió al Barcelona al sueño del triplete.