Jokalari zuri-gorriek gaur San Mameseko harmailak bete dituzten milaka zale zuri-gorriren babesa jaso dute. Ostiralean Gabarraren jaitsierarekin bukatuko den jai handi baten hasiera izan da.
Zale zuri-gorriek Athletic Club agurtu dute gaur goizean San Mamesen ateak irekita egindako azken lan saioan. Betis garaitu eta ordu gutxira, Katedralak bere itxurarik onena berreskuratu du . Bizkaian egingo duten azken entrenamendua izan da, jokalariak arratsaldeko bostezan abiatuko baitira Valentzia aldera Loiuko Aireportutik. Ez da izando taldearen eta zaleern arteko azken hartu emana. Zenbait peñek zaleei deia luzatu diete Carlton Hotelaren inguruetan biltzeko lehoiek babesa jaso dezaten Sevillaren aurkako finalerdian gertatu bezala. Ondoren, kotxe ilara batek zuri-gorrien autobusa lagunduko du Loiuraino. Bilbotarren babesa jaso ostean, jokalariak eta teknikariak burrunba ahaztu eta Calderonan isolatuko dira. Bertan egingo dituzte azken bi lan saioak, ateak itxita. Caparrosek ez ditu nahi kazterarien argiak ez eta zaleen oihuak ere. Lasaitasuna gura du finala prestatzeko. Itzulera, Koparekin edo Koparik gabe, ostegunean izando da. Irabaziz gero, gabarra, ostiralean
Drogak
Hace 16 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario