lunes, 15 de junio de 2009

Kakak eman dio garaipena gehiegi sofritu duen Brasili

Brasilek garaipenarekin hasi du bere ibilbidea Konfederazioen Kopan. Egipto zuten aurkari eta gogotik sofritu behar izan dute hiru puntuak lortzeko.
Partida hasieran Brasil izan da jaun eta jabe. Azkar aurreratu dira Dungaren mutilak, Kakak gola egin baitu bosgarren minutuan (1-0). Ia lasterrean, ordea, Zidanek berdinketaren gola egin du Egiptorentzat (1-1), konkretuki 8. minutuan. Hiru minutu beranduago Luis Fabianok lasaitasuna eman dio bere selekzioari 2-1ekoa eginez eta Juanek lortutako golari esker Brasil 3-1eko emaitzarekin joan da atsedenaldira.
Bigarren zatian, ordea, Egipto nagusi izan da. Minutu bakarrean partida berdintzea lortu dute afrikarrek. Shakyk 54. minutuan eta Zidanek (bigarren gola partidan eta jokalari onena izan da) 55.ean 3-3koa jarri dute markagailuan.
Berdindu ondorengo minutuetan Egiptok izan ditu partidako aukerarik onenak, baina afrikarrek barkatu egin dute. Brasil azken minutuan penalti batekin aurkitu da, eta Kakak hamika metroetatik ez du hustik egin. Horrenbestez, 4-3ko emaitzarekin Brasilek hiru puntuak eskuratu ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario